Liburuaren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Liburuaren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-09

2.eskuko liburuen azoka!

2.eskuko liburuen azokak arrakasta izan du!!

1.247,50€ batu dira danon parte hartzeari esker. Baina gogoratu, oraindik dinamika ez dela amaitu, erosi dogun liburuan honeetariko esaldi bat arukitu ezkero, aurkitzen duen horrek saria daukala: 

“Afrika iparraldeko lurretan urmael paregabe bat zegoen.”

“- txo, txo! – esan zion kamioilari batek buruari eraginez”

Ekin irakurtzeari, ia orrietan zehar kasualitatez esaldiarekin topo egiten dogun!!

2016-04-21

2. ESKUKO LIBURU AZOKA

Zapatuan Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta, aste honetan ikastolan 2. eskuko liburu azoka antolatu dute Agenda 21eko partaideek.

Aste guztian zehar, etxeko liburuak ekarri ditugu ikasleok eta gaur liburu guztien erakusketa prest izan da gimnasioan. 

Bertara hurbildu gara lehen zikloko ikasleak, euro baten truke liburu bat erostera.


Jakin badakigu, erosketei esker biltzen den dirua durangaldeko "La otra mirada" GKEk Senegalen duen proiektua burutzeko erabiliko dela. 

2015-04-23

APIRILAK 23: LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irakurketa zaletasuna sustatzeko asmoarekin, 2. eskuko liburu azoka izan dugu gaurkoan ikastolan.

Aurreko egunean ikasleok etxetik ekarritako liburuak ikusi, aukeratu eta erosi ahal izan ditugu.

  

   


Lehen zikloko ikasleak mailaka hurbildu gara azokara. Gure erosketetatik eta Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoek egindako erosketetatik batutako dirua "La otra mirada" GKEri lagundu diogu guztiok.

 


Gogoko ditugun liburu "berriak" ditugu eskuartean, aldi berean Lauaxetatik Mongoliako umeengana arte laguntza heltzea ahalbidetu dugu.