2016-06-17

2. MAILAKOAK BAGOAZ!

Ikasturtea bukatzearekin batera, 2.mailako ikasleak bagoaz lehen ziklotik! 
Baten batzuk eguntxo batzuk daroe oporretan: aurreratutako bidaiak, gaixotasunak... Argazkietan falta zareten arren, presente izan zaituegu!

Datorren ikasturtean, azken solairuko txikitxoak izango gara: ikaskide berriak, irakasle berriak... Honetarako guzti honetarako indarrak hartzeko opor luzeak jatorkuz.





2016-06-16

BENETAKO ARTISTAK!

Aurreko baten aipatu bezala, artista taldea dugu 1.B taldea!

Irakasleak talde bakoitzari pertsonaia bat esleitu eta ikasleak izan dira istorioen egile eta antzezleak. 
Batzuk beste talde batzuetan kolaborazio lanak ere egin dituzte.

Jarraian dituzue antzerkiak ikusgai, bakoitza bere izenburu eta argumentuarekin:

SUGE HEGAZTI BAT

PRINTZEA NESKAZ JANTZITA


ERREGEA ETA ERREGINAREN OPORRAK


BOST BEGIKO ERRALDOIA


BI BURUKO TXAKURRA


ORTUAN LANDATUTAKOA JASOTZEKO EGUNA


Duela pare bat hilabete landatutako letxugak jaso ditugu atzo eta gaur lehen mailako ikasleok.

Ortura jeitsi eta palaren laguntzaz, landatutako letxuga bana hartu dugu.



Plastikozko poltsatan sartuta etxera eraman ditugu. 

Beraz, gaurkoan, ensalada gozoa afaltzeko irrikitan gaude guztiok!






2016-06-13

IKASTOLAKO JAIA 2016

Joan den zapatuan, hilaren 11an, aurtengo Ikastolako Jaia ospatu genduan.

Egun guztian zehar hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen: koltxonetak, antzerkia, musika entzunaldia, tailerrak... Lehen zikloko Koro taldeko ikasleek musika entzunaldian parte izan ginen.















Familiarekin hurbildu eta lagun artean primeran pasatu genuen!




2016-06-10

Antzerkigintza: Lehen saiakera

Duela pare bat aste 1.maila B taldeko ikasleek egindako antzerkiak ikusgai jartzen ditugu gaurkoan. 

Ikasle talde bakoitzak ipuin baten izenburupean, antzerkia prestatu eta gelaren aurrean antzeztu zuten.
Benetako artistak dirudite!






Espero baino lehenago obra berriekin izango gara bueltan...

2016-06-06

IKASTOLARA GOIZEZ!

Gaurtik aurrera, goizeko ordutegian gatoz ikastolara!

Udako oporrak gero eta hurbilago daudenaren lehen seinalea... Bi aste labur jatorkuz!!

 

2016-06-02

LH 1.maila irteera: Dorre Madariaga eta Sukarrieta

Gaurkoan, 1.mailako ikasleak txangoan joan gara.
Goizean, ikastolan bazkarirako poltsak hartuta autobusera igo gara. 

Bazkal aurretik, Dorre Madariaga bisitatu dugu. 
Goiko aldean, teleskopioak erabilita inguruak miatu ditugu eta museo barruan, Urdaibai Parke Naturalean aurki dezakegun animaliak ezagutu ditugu.
Kanpoaldeko txintxaunetan eta laberintoan jolasteko tartetxoa ere izan dugu.



















Bisita bukatuta, autobusek Sukarrietara hurbildu gaitue eta paseo txiki bat emanez San Antonio hondartzara arte iritsi gara. Bertan bazkaldu eta nahi adina jolasteko aztia izan dugu.






Dana jaso eta taldeko argazkiak aterata, ikastolara bueltan joan gara.




Egun bikaina gaurkoa!!