2015-02-27

IKASLE KONPROMETITUAK

"ESAIGUZU INGURUMENAREN ALDE HARTZEN DUZUN KONPROMISOA"

Martxan dago jada lehiaketa. Agenda 21eko gidaritzapean, martxoak 6ra arte astia daukagu lehiaketan parte hartzeko.


Natura zaintzearen aldeko konpromisoa erabaki eta paperean idatzita irakasleari emanez edota mezu elektronikoz imalax@lauaxeta.net helbidera bialduz nahikoa izango da. 


Banan-banan parte hartu behar dugu baina saria gelako guztion araberakoa izango da: konpromiso gehien hartzen dituen ikastaldea izango baita irabazlea.




Hori bai! Hartutako konpromisoa bete beharko dugu!

2015-02-13

INAUTERIAK LAUAXETAN

Gaurkoan, otsailaren 13an, Inauteriak ospatu ditugu Lauaxeta Ikastolan. 
"Hollywood" gaiaren menpe, lehen zikloko ikasleak mozorrotu gara: printsezak, piratak, super-heroiak eta mila pelikulatako protagonista jantzita etorri gara.














Bazkal ondoren jaia izan dugu. Gimnasiora jeitsi eta karaokean parte hartzeko aukera eta dantza mordoa egiten ibili gara.





Orain lau egun ditugu gure herrietan mozorratu eta ondo pasatzeko!

GORA INAUTERIAK!!

2015-02-11

SANTA AGEDA OSPAKIZUN ATZERATUA

Gaur, goizean zehar etorri zaizkigu Haur Hezkuntzako ikasleak Santa Ageda abestera. 

Joan diren asteko elurteak direla eta Santa Ageda ospakizuna atzeratu egin baita ikastolan. 




Bikain abestu dute eta ondo merezitako gozokiak eman dizkiegu eskertzeko.


Bitartean abestiak dioen bezala: "Ta bitartean ondo portatu daitela gugaz Agate!"HURRENGO URTEAN ERE ZAIN IZANGO GAITUZTE!




2015-02-04

Ikastola inoiz baino elurtuago daukagu!!

Ikastolara heldu gara eta inoiz baino elurtuago aurkitu dugu ikastola ingurua: txintxaunak elurtuta, futbol zelaia ikusi ere ez da egiten... Oso polita da ikastola zurituta ikustea!














Sei bat urte daroaguz ikastolara etortzen eta gaur bai ikusgarri dagoela...

Egun batzuetan eguraldi hau mantenduko dalakoan, gozatu eizue elurraz!