2014-02-28

INAUTERIAK 2014

Ikasturte honetako inauteriak ospatzeko garaia da. Dotore-dotore jantzita etorri dira lehenengo eta bigarren mailako ikasleak: bakeroak, indioak...

Janzkera bereziaz gain, egun berezia izan da gaurkoa: dantza ikuskizuna eta dantzaldiaz gozatzeko aukera izan dogu guztiok! Lehen ziklokoak ere dantza bat eskaini deuskue.

Argazkietan ikusi daikezue zein ondo ibili garan!!




ASTEBURU LUZE ONA IZAN ETA OSO ONDO PASA!!

2014-02-27

MOZORROAK PREST AL DAUKAZUEZ?

Bihar ospatuko dogu ikastolan Inauteri Jaia.

"Far West" gaia da aurtengoa. Beraz, indioak, bakeroak, enterradoreak, barberoak, behiak, zaldiak, presoak, etab. izango doguz lehen zikloko ikasleen artean ere.


Zuek ze mozorro daukazue prest biharko?









MOZORROA JANTZI ETA EGUN BIKAINA IGAROTZEKO INDARTSU ETORRI ZAITEZE!!

2014-02-04

SANTA AGEDA EGUNA

Gaurkoan Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrak etorri jakuz abestera.

Makilak eskuan hartuta eta dotore-dotore jantzita igo dira. Abestu eta bitartean makilagaz kolpeak joten ikuskizun zoragarria eskaini deuskue.

Ikastolatik zehar Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak ere ibili dira kantari. Oruera, Zaharren Egoitzara, hurbildu dira baita.