Astelehenean hasi eta eguaztenera arte, Lehen Hezkuntzako ikasleok Kontsumobidek eskainitako tailerretan parte hartu dugu.
Gelaka ordu beteko saioak izan ditugu, maila bakoitzean kontsumo arduratsuarekin erlazionatutako gai bat landuz.
Lehen mailako ikasleok "Ura: kontsumoa eta aurreztea" tailerra izan dugu. Bertan, uraren presentzia munduan, uraren egoera aldaketak, etab. azaldu dizkigute.
Azken finean, eskura dugun ur geza urria dela eta zaindu eta ondo erabili behar dugula ikasi dugu.
Bigarren mailako ikasleok ordea, "Litxarreriak" gaiaren inguruko tailerra izan dugu.