2013-12-20

IKASTOLAN DAUKAGUZ OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!!

Goizean goizetik ikastolatik bueltaka izan doguz Olentzero eta Mari Domingi!!

Ikasleak irrikaz beterik kalean zain egon ondoren, ikasgeletan bisita izan dabe. 
Trikitixa eta pandero hotsez lagunduta gelaz gela pasatzen joan dira: ikasleen eskutitzak jaso, urtearen balorazioa egin, opariak merezi dabezan ala ez eztabaidatu... Emozioz gainezka, une zoragarria izan da guretzako.

Gabon aurreko azken eguna guztiontzako izan da berezia; lagunak agurtuta bagoaz, hamabost egunen bueltan elkartuko gara toki berean.


GABON ZORIONTSUAK PASA ETA URTE BARRI ON GUZTIOI!



Traktorean heldu jakuz Olentzero eta Mari Domingi

Gelatatik ere pasatu dira: gutunak jaso eta ikasgelarako oparitxoak banatzera

2013-12-19

GABONAK BERTAN DAUKAGUZ...

Heldu dira GABON KANTAK!

Musikako saioetan ikasi eta ikaskideekin entseguak eginda, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleei gure kantak eskeintzeko eguna iritsi da.

Lehen mailako ikasleek "Horra gure Jesusen ametsa" abestia abestu dogu.
Bigarren mailakoek "Gabon gaua heldu da" abestia eskaini deuskue entzuleoi.

Haur Hezkuntzako umetxoak polito aritu dira eta gu baino nagusiagoek abesteaz gain dantza ere egin dabe. Gabon giroa nagusi izan da ikastolan!


LEHEN MAILAKO IKASLEAK

 



 BIGARREN MAILAKO IKASLEAK








2013-12-18

ANTZERKIAZ GOZATZEN!!

Unitate multidiziplinarrarekin lotuta, bigarren zikloko ikasleek euren antzezlanak ikustera gonbidatu gaituzte. Hirugarren mailakoekin, "Jesusen jaiotza" eta "Non dago Olentzero?" izenburupean, bi obra dibertigarriz gozatzeko aukera izan dogu. Laugarren mailako artistak "Olentzeroren gaixotasuna" antzezlana eskeini deuske.

Iaz lehen zikloan egondako ikasleek ere antzezle izan dira. Joan dan ikasturteko antzerkia ikusita (jarraian ikusgai) aurtengoa nolakoa izan dan imaginatu ahal dogu... BIKAIN PASA DOGU!!

Lehen zikloko ikasleak antzerkiaz disfrutatzen












































"Jesusen jaiotza" antzerkia adi-adi ikusten

 

IAZKO ANTZERKIAK, ETXEAN DISFRUTATZEKO...


...IA AURTENGOAK IKUSTEKO AUKERA DAUKAGUN LASTER!

 LAMIA TXIKIA

 


TXORIMALOA

 


LIBURU MAGIKOA


2013-12-04

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

"EUSKEREA GEURE EREA" lelopean ospatu dogu ikastolan Euskararen Eguna.
Goizean goizetik hasi dira ikastolako txikitxoenak Euskara Batzordeko ikasleek antolatutako ekintzetan parte hartzen.

Gure txanda bazkaldu ondoren izan da. Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean, urtero lez, "Behin betiko" abestia abestu eta ordu betez ibili gara jolas ezberdinetan parte hartzean.





















PRIMERAN PASATU DABE IKASLEEK!!