2014-04-11

HELDU JAKUZ ASTE SANTUKO OPORRAK

Gaurkoa bai! Aste Santuko oporren aurreko azken eguna da. Ikasleek urduri eta pozik igaro dabe eguna.

Orain, bi aste daukaguz, indarrak hartu eta oporretatik bueltan geratzen jakuzan zortzi asteetan topera egoteko. Apirilaren 28an elkartuko gara berriz ikastolan. Bitartean deskantsatu eta familiarekin disfrutatu eizue guztiok.

DANOK OPOR BIKAINAK IGAROTZEA ESPERO DOGU!



2014-04-10

ANTZERKIA IKUSTERA JOAN GARA!

Gaur, bazkal ondoren, hirugarren, laugarren eta bosgarren mailako ikasleek prestatutako antzerkiak ikusteko aukera izan dogu.

Sormen orduetan, antzerkiko taldeko ikasleek, lau obra eskaini deuskuez.
Barre algarak eragin eta arretaz istorioez gozatzeko aukera izan dogu.

Eskerrik asko antzezleei!!




2014-04-08

IRUDIETATIK IPUINAK SORTZEN


Ikasle txikitxoak diran arren, sormena garatzeko jarduerak egiten oso ondo pasatzen dabe. Muralak, istorioak... sortzen ikustea, gozamena da guztiontzako.

Gaurkoan, ikasle baten istorio laburra konpartitzera goaz. Atxikitutako bi irudietatik abiatuta sortuta:

AUTOBUS MAGIKOA
Bazan behin autobus magiko bat egoan herri baten baina jendeak ez ekian magikoa zala. Bakarrik pertsona batek jakin eban magikoa zala. Pertsona bat autobusera igo zan. Apur bat geroago aspertzen hazi zan, eta mugikorra hartu nahi eban. Baina artaziak eukazan poltsan eta atzamar bat moztu eban. Autobusa konturatu egin zan eta atzamarra berriro bere lekuan ipini eutsan. Pertsona horrek ez eukan lanik, orduan pentsatu eban autobusa zaindu ahal ebala. Eta hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan!





Espero dogu gustokoa izatea.

ASTE BIKAINA IZAN DAIZUELA, OPORRAK BERTAN DAGOZ ETA!