2015-09-23

UDAZKENA HELDU ZAIGU!


ALDATU DIZKIOGU HOSTOAK GURE ZUHAITZARI!


Gaur goizeko 10etan udazkena hasi da ikastolan ere. Garaian garaiko eguraldi ilunarekin eman diogu hasiera.

Patio orduan barruan izan gara, ia udazkenean egon arren eguzkiak kanpora irtetzeko aukerak ematen dizkigun hurrengo egunetan...


2015-09-15

AURTEN ERE BERTAN GAUDE GU!

IAZ LEHEN MAILAN ETA AURTEN BIGARREN MAILAN GAUDE!

Udako oporrak pasata ikasgela berean bada ere, bigarren mailako ikasleak gara jada. Tutore berdinen gidaritzapean borobilduko dugu lehen zikloa.

Hona hemen blog honetako partaide beteranoen iazko argazkiak:

2. MAILA A



























2. MAILA B



























2. MAILA C



























ASKO ALDATU AL GARA?

LASTER IZANGO DITUGU AURTENGO ARGAZKIAK ESKURA!! 

2015-09-08

HELDU ZAIGU IKASTURTE BERRIA!!

KONTURATU ORDUKO HEMEN DUGU 2015-2016 IKASTURTEA!

Opor bikainak pasata bueltatu gara guztiok.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara ikasle berriak etorri zaizkigu eta lehen egunean urduritasuna eta poza nahastean izan ditugu korridoreetan.

Ikasturtea hasi berri denbora piloa dugu aurretik, etapa berrira egokitu edota iazko gela berean ikasten eta gozatzen jarraitzeko.


FAMILI, IKASLE ZEIN IRAKASLEOK EKIN DIEZAIOGUN INDARREZ JATORKUN IKASTURTEARI!