2016-12-24

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan!!

Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria!!

Poz-pozik eta ilusioz beterik ibili gara Gabon aurretiko azken egunean. Olentzero eta Mari Domingi izan ditugu eta gelan landu eta idatzitako eskutitzak eman dizkiegu.

Urtean zehar ondo portatu gara, ia eskatutako opari eta zoriona ekartzen digun gure Olentzero maiteak!





2016-12-22

Kantuz kantu!!

Kanta-kantari ibili gara!!

Gaur aspalditik entseguan gabizan gabon kantak kantatzea egokitu zaigu. Goizean, Orueko egoitzara joan gara, urtero lez bertakoei gure kantuak eskaintzera.

Arratsaldean ordea, gimnasioan gabon kanten jaialdia ospatu dogu. Bertan,  Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteak Lehen Hezkuntza osoarekin batera elkar kantuak erakusten ibili gara.

Hona hemen egunean zehar bildu ditugun argazkiak:









2016-12-18

Gabon kantak!!

Gabonei hasiera eman diegu!!

Gaurko egunean, abenduaren 18an, domeka, gabonei hasiera eman diegula esan genezake. Izan ere, koroko ikasleek, durangaldeko ikasle bolondresekin batera, Durangon bertan ospatzen den Gabon kantak ekitaldian parte hartu dute. 






Giro paregabea bizi izan dugu eta hasiera ezinhobea izan da datozan garaietako kantak entzun eta abesteko!!

2016-12-06

Euskararen eguna!!!

Zoragarri joan zen Euskararen eguna!!

Euskararen eguna bikain ospatu gendun lagun artean. Hainbat ekintza prestatu zuten Euskara batzordekoek. Eguraldia lagun izanda, primeran aritu ginen jolas eta dinamika desberdinetan parte hartzen.

Hala ere, gogoratu, urteko egun guztiak direla Euskararenak!!