2016-03-18

ASTE SANTUKO OPORRAK HELDU DIRA

Gaur izan da Aste Santu aurretiko azken eguna.

Pozez beteriko egun eguzkitsua izan da guztiontzat.

Bigarren hiruhilekoa bukatuta bagoaz, bi astez deskantsatu eta familia eta lagunekin disfrutatzera.


Ondo pasatu daizuela espero dugu lehen zikloa osatzen dugun ikasle zein irakasleok!

Bueltan ikusiko gara, ondo izan!

2016-03-16

ZIRKOAN IZAN GARA!

Pasa diren asteko hiru egunetan, bazkal ondoren zirkoan izan gara.

Joan zen astean, 3.mailako ikasleek gonbidapenak ekarri zizkiguten eta asko poztu ginen. Soin Hezkuntzako saioetan prestatutako ikustaldia ezagutzera emateko momentua heldu zaie.



Lehen zikloko azken bi taldeak gaur izan gara zirkoan: lehoiak, gizon indartsuak, gimnastak... izan dira ikusgai.

Bikaina izan da aktuazioa!


2016-03-09

MARTXOAK 12: ZUHAITZ EGUNA

Datorren zapatuan, Zuhaitz Eguna ospatuko da ikastolan. Ikastolako dekorazio lanetan murgilduak gaude jada.


Ohitura den bezala, zapatuan hurbiltzen garen guztiok dantza eta musika ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dugu 11etan. 
Ezin dugu ahaztu ekitaldirako sarrera lortzeko erabiltzen ez dugun eskola materiala ekarri behar dugula. Horren truke txarteltxo bat emango digute jai bukaeran lora bategatik alda dezakeguna.
 
Azkenik, nola ez, ekitaldi eta lora banaketa bitartean aurtengo zuhaitza landatuko dugu ikastolan.









Animatu gaitezen zapatu goiz ezberdin bat bizitzera!

2016-03-04

IKASTOLAKO ORTUAN IZAN GARA

Martitzen eta gaur bitartean Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak ikastolan landatzen hasi berri dugun ortuan izan gara.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek bigarren hiruhilekoan zehar lorontzietan landatu eta zaindu dituzten landareen zainketa guri pasa digute: indabak, idarrak, indabak eta lorea. 
5 urteko ikastalde bakoitzak lehen mailako ikastalde bati eman dio ardura.

Horrez gain, taldeka antolatuta, ortuan letxuga bana landatzeko aukera izan dugu ere: palarekin zuloa egin, letxuga sartu, lurraz estali, lurra zapaldu eta landarea lehen aldiz ureztatu dugu.
Hona hemen esperientziako argazkitxo batzuk ikusgai:


Hemendik aurrera badugu zeregina eta ardura ortuko zatitxo batean!

2016-03-01

LH 2.MAILAKOEN ESKUTIK... MERKATU PERTSA BATEN ANTZERKIA!

Musikako saioetan eraiki dugu jarraian ikusi dezakezuen antzerkia.
"Merkatu pertsa baten" izenburua duen Ketelbeyen obran oinarritutako antzerkia da hain zuzen ere.

Saioetan zehar prestaketa lanak eginda, hona hemen azken emaitzak ikastaldeka ikusgai:

2.A


2.B


2.C