2016-04-21

2. ESKUKO LIBURU AZOKA

Zapatuan Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta, aste honetan ikastolan 2. eskuko liburu azoka antolatu dute Agenda 21eko partaideek.

Aste guztian zehar, etxeko liburuak ekarri ditugu ikasleok eta gaur liburu guztien erakusketa prest izan da gimnasioan. 

Bertara hurbildu gara lehen zikloko ikasleak, euro baten truke liburu bat erostera.


Jakin badakigu, erosketei esker biltzen den dirua durangaldeko "La otra mirada" GKEk Senegalen duen proiektua burutzeko erabiliko dela.