2013-11-27

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA

Joan dan astean ospatu genduan ikastolan "Jostailuen Azoka Solidarioa". Ikasleek etxetik ekarri dabezan jostailuak antolatu eta etxera bueltan jostailu berri bat eroan dabe, bigarren eskuko jostailuak bihurtuta.

Eskerrik asko familiei eta ikasleei proiektu honetan parte hartu izanagatik. Koroideremiegatik kaltetuen erakundeak asko eskertuko dau laguntza, urtero bezala oso arrakastatsua izan baita emaitza.

MILA ESKER!!


2013-11-12

ONGI ETORRI LEHEN ZIKLOKO IKASLEEN BLOGERA


Hona hemen Lauaxetako Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen bloga.
Lehen eta bigarren mailako ikasleen berri emon eta ikastolan egiten dabenaren erakuslehioa izango da. 

Etxekoek ere zuen seme-alabekin batera argazki zein bideoekin gozatzeko aukera aprobetxatu eta ondo pasa!


Espero dogu zuen gustokoa izatea!