2014-03-25

ZAPATUAN: ZUHAITZAREN EGUNA

Nahiz eta eguraldi eskasa iragarrita egon, goizean zehar ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan genduan zapatuan.

Dantzak ikusi, zuhaitza landatu, loreak jaso, etab. Gelatik kanpo baina ikastolan, goiz zoragarria pasatu eben lehen ziklotik hurbildu ziran familiak.

Korridoreetako dekorazioak eta ikasle bakoitzak egindakoa erakusteko aukera ere izan eben.








Orain hurrengo urteko Zuhaitz Egunera itxaron beharko dogu!

Bitartean ere, ondo izan!

2014-03-20

BADATOR 2014KO ZUHAITZAREN EGUNA

Datorren zapatuan, martxoaren 22an, Ikastolan Zuhaitz Eguna ospatuko dogu. 

11etan dantzak hasiko dira,12etan zuhaitza landatu,12:30etan eskulanak erakutsi, lorak landatu eta jolasak egingo dira. Azkenik, 13etan landaren banaketa izango da. 

Etxetik berziklatzeko materiala ekarri beharko da, jaialdirako "sarrera" lortu eta landara hartzeko tiketa eskuratzeko (landara bat jasoko da pertsonako). 

6. mailako ikasleak lagundu egingo deutsue ekintza ezberdinak egiten eta ikastolatik ez galtzen. Gainera gure ikasle nagusiagoak ere, "bidezko merkataritza"ko produktuak salgai jarriko dabez. 


ANIMATU ZAITEZTE MESEDEZ, OSO DIBERTIGARRIA IZANGO DA ETA!