2014-12-19

GUREAN IZAN DITUGU: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!

Abenduaren 19a, 2014.urtean ikastolara etorri beharreko azken eguna. Berezia izan behar zuen eta halan izan da.

Goiz heldu dira Olentzero eta Mari Domingi gurera. Gure eraikinaren aurreko eskaileratan itxaron diegu eta urrunetik agurtu ondoren, gelaz gela bisitan etorri dira. 






Gutunak eman dizkiegu eta beraiekin hizketan ere jardun gara. Espero ez genituen oparitxoak ere eman dizkigute.






Olentzero gure etxeetara heltzeko bost egun falta dira. Gutuna eskura emanda, merezitako oparien zain egongo gara; familia osoarekin momentu magiko hura konpartituz.


Olentzeko, Gabon Zaharra, Eguberri Eguna, Erregeenak... Oporraldi luzea eta ospakizunez betea. Inguruan dituzuenekin ospatu eta deskantsatu. Bueltan kontatuko diguzue egindako guztia!

Bitartean... Ondo izan.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON LEHEN ZIKLOKO IKASLE ETA IRAKASLEON PARTETIK GUZTIORI!

2014-12-18

GABONAK BERTAN DITUGUNAREN SEINALE: GABON KANTAK

Urteko azken aurreko ikastola eguna berezia izan da. Kantuan eta kantuak aditzen eman dugu egunaren parte garrantzitsu bat.

Goizean, Orue Zaharren Egoitzan izan gara batzuk. Bertako partaideei gure kantak eskaini diegu. Poz-pozik jaso gaituzte eta asko eskertu dute gure bisita. Urtez urte zain izaten ditugu aitita-amamak.

Arratsaldean, ikastolako Gabon Kanta ekitaldia ospatu dugu. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.mailara arte, gabonetako abestiak izan dira kantugai.
Lehen ziklokook mailaka abestu ditugu bi abesti:

  • Lehen mailako ikasleek "Izartxoa" 

  • Bigarren mailako ikasleek "Gabonak" 




Lotsatuta batzuk, harrotuta besteok; Itsasoren gidaritzapean ikuskizun polita eskaini dugu. Gainontzekoak ere ederto egin dute.


Gabonak hurbil ditugu eta Olentzero ikastolara bidean dago jada...

Egun zoragarria izan da eta biharkoa ez da gutxiago izango!!

2014-12-17

ANTZERKIRA GONBIDATUAK IZAN GARA

Gaur goizean antzerkiez gozatzeko aukera izan dugu. Duela egun batzuk pozez jasotako gonbidapenarekin gimnasiora hurbildu gara lehen zikloko ikasle eta irakasleak.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek, 3. eta 4. mailakoak, izan dira antzezleak. Bi antzerki eskaini dizkigute:

  1. "Jesusen Jaiotza"
  2. "Elurrezko panpina"



Bikain aritu dira eta guk primeran pasatu dugu.
Txalo zaparrada batekin agurtu ditugu, hurrengoan ere beraien gonbidapena jasotzeko itxaropenarekin.





2014-12-03

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

Ospakizun eguna gaurkoa!!

Bazkal ondoren Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasle eta irakasle guztiekin polikiroldegian batu gara. Euskara Batzordeko kideek esandakoa entzun ondoren, ohitura den "Behin betiko" kanta abestu dugu.

Jarraian, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan dugu: soka tira, aurpegia margotzea... Gure lagunekin eta 1., 2. eta 3. mailako ikaskide ezberdinekin jarduteko aukera izan dugu.





Egun polita izan da benetan, gure hizkuntza dena indartu eta bultzatzeko eguna.
Hala ere, gure esku dago egun bakarrera mugatu beharrean euskara gure ahotan egunero ibiltzea!








Guk hausnartu dugu eta egun batetik bestera ez ahazten saiatuko gara. Gurasoek ere, jarraian duzue egoera ondo azaltzen duen idatzia. Gozatzera gonbidatzen zaituegu...


2014-12-01

2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA

Joan diren asteetan etxetik ekarritako jostailuekin batera, gure kideek eta ikastolako gainontzeko ikasleek ekarritako jostailuak aurkitu ditugu azokan.

Bakoitzak bere 2 euroak eskuan hartuta, jostailua aukeratzeko denbora tartea izan dugu. Ez da lan makala izan!






Hainbeste jostailuren artean bat aukeratu eta poz-pozik irten gara azokatik. Norbere ekarpena eginda, jostailu berria besapean hartuta.

 



Keinu txiki batez eman dezakegun laguntza ulertzea da azoka honetako mezu ezkutua!! 
Hurrengo urteko azokaren zain izango gara...

2014-11-19

EMOZIOAK LANTZEN

Oraingoan, bigarren mailako ikasleen Sormeneko saioa dakartzuegu: "Ekintza sozio-emozionalak" egiten gabiltza lehen hiruhilekoan zehar.

Gaurkoan, eguneroko bizitzan azaltzen diren emozioak antzeztea tokatu zaigu. 
Emozioen kartak ahoz behera jaso eta hitzez esan beharrean, tokatu zaigun emozioa antzeztuz, gure bikotea aurkitzea izan da helburu. 
Triste, haserre, damutu, lotsatu... aurpegiak jarriz ibili gara baina benetan poz-pozik egon gara!

Kontatutakoa ondo uler dezazuen, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.


2014-11-10

BLOKE LOGIKOEKIN JOLASEAN

Lehenengo mailako ikasleak Sormeneko saioetan "Erronka matematikoak" egingo ditugu lehen hiruhilekoan zehar.
Orain arte, dominoan eta karta-jokoan aritu gara besteak beste. 

Gaurkoan ordea, bloke logikoekin jolastu gara. Forma, tamainu eta kolore ezberdinetako blokeak erabilita, taldean segida ezberdinak osatzea izan da helburua. Txanda itxaron, taldekideei lagundu, helburua guztion artean lortu... Zein ondo pasatu dugun!

Ikastea, dibertitzea eta sortzea batera gertatu daitezke; sinistu ezean, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.


2014-10-27

DENBOREN MAKINEN ERAKUSKETA

Gaur, pasadan egunetan lehen zikloko ikasleok egin ditugun makinak erakusgai jarri ditugu, Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuan.

Gainontzeko ikasle eta irakasleek gure lanez gozatu eta gure bidaiaren hasieraren berri izan dezaten.





Gu prest gaude! Bazatoze gurekin?



2014-10-24

DENBORAREN MAKINAK ERAIKITZEN GABILTZA...

Lehen zikloko ikasleok, taldeka, denboraren makinak eraiki ditugu etxetik ekarritako material berziklagarriarekin. Primeran pasatu dugu.

Behin makinak eraikita, prest gaude denboran atzera joan eta erlijioarekin lotura duten hainbat pasarte ezagutu eta aztertzeko.

       


                       
 

 

 


3, 2, 1, 0... BIDAIA HASTERA DOA!

2014-10-17

IGERILEKURA GOAZ

Lehen hiruhilabeteko honetan, lehen zikloko ikasleak astean behin igerilekura joaten gara.
Bertan jolas ezberdinak egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu gelako kideekin.

Batzuk igerian dakigu eta beste batzuk orain ikasten gabiltza, baina berdin da, ondo pasatzeko gogoz gaude guztiok!






2014-10-03

EGUZKI EGUNAK APROBETXATZEN DITUGU


Udazkena izan arren, egun eguzkitsuak izan ditugu azken astean.
Lehen zikloko ikasle eta irakasleek eguraldia topera aprobetxatu dugu.


Atzo arratsaldean, irteeran joan ginen Ikastolako inguruetara.
Gainera, astebete gehiago jolasorduko tartea kanpoko jolastokian igaro dugu.

 





Ez dakigu noiz arte iraungo duen, baina eguzkia dagoen bitartean goazen eguraldiaz gozatzera!