2015-06-19

AGUR 2014-2015 IKASTURTEARI!!

Azken eguna bukatuta bagoaz udako oporrez gozatzera!

Familiarekin disfrutatu, piloa jolastu eta deskantsatzeko nahi beste denbora izango dugu bi hilabete eta erdi hauetan.

Datorren ikasturtean blogeko protagonista berriak izango ditugu: Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatik jatorkuzan ikasleak hain zuzen ere. Gure nagusiak ordea, LH 2.maila egin berri dutenak, goiko pisura joakuz.

Oso ondo pasatuko duzuelakoan, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleok agurtzen zaituztegu. 

AGUUUUUUUUUR

Sinadura
Lehen mailako ikasleak





Bigarren mailako ikasleak




2015-06-15

IKASTURTEKO AZKEN ASTEA HASTEKO... ANTZERKIA!

Ekainak 15a heldu zaigu, ikasturteko azken astelehena!

Udako giroa ez dugun arren, udako oporrak bertan ditugu.
Ikasleen artean nabari da: nekatuta gauden arren, azken aste honetan gozatzeko prest gatoz.

Gaurkoan gainera, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen eskutik antzerkira joateko gonbidapena jaso dugu. Bi antzerki izan dira ikusgai, hurrengo izenburupean:

LH 3. mailakoak:
  • Ur tanta
  • Sagu kaxkarina

LH 4. mailakoak:
  • Ikaskide berria
  • Edabe magikoa





Egun euritsu honi aurre egiteko plan bikaina! Antzezle bikainak izan dira eta Lehen zikloko ikasleok primeran pasa dugu.


Beste barik, aste bukaera heltzeko gogoz agurtzen gara!

2015-06-12

IKASTOLAKO JAIA 2015

Heldu da eguna! 
Bihar, ekainak 13, Ikastolako jaia ospatuko dugu. Goizetik hasita, egun osoan zehar ekintza ezberdinak izango dira parte hartu edo ikusle lez gozatzeko.



Lehen ziklokoek musika entzunaldian parte hartuko dugu eta bikain irtengo dela ziur gaude. 
Ondoren, euskera batzordeko jolasetan eta tailerretan dibertitu eta elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu.

Bazkal orduan indarrak hartuta, arratsaldea dantzan emateko prest izango gara. 
Ezin ditugu puztarriak ahaztu ere!

Egun zoragarria izatea espero dugu!!

2015-06-08

BAZKAL ONDOREN... ETXERA!!

Uda giroan hasi dugu ikasturteko azkenaurreko astea. Oporrak hurbil daude eta korridoreetan ere igerri egiten da.

Hori gutxi balitz, gaurtik ikasturte bukaerara arte goizeko ordutegia izango dugu. Goizean klaseak eman, errekreoan jolastu eta jantokitik pasa ondoren, autobusera igo eta etxera bueltan goaz. 


Azken bi asteak konturatu orduko pasako zaizkigulakoan gaude!

2015-06-04

ARRATSALDE PASA: ZORNOTZARA OINEZ

Gaur lehen zikloko ikasle guztiok gure irakasleekin Zornotzara txangoa egin dugu.

Bazkal ondoren ikastolatik irten eta tipi-tapa Zornotzaraino jeitsi gara. 


Bertan deskantsatu, korrika egin eta asko jolastu ondoren, ikastolara bueltatzeko garaia iritsi zaigu.





Txapelak jantzi eta denboraz iritsi gara ikastolara.




Arratsalde berezia eta gainera espero ez genuena!