2015-03-27

ASTE SANTUKO OPORRAK

Bi asterako, ondo izan!!

Atsedena hartu, oporrez gozatu, familia edo lagunartean dibertitu... Azken finean, datozen hamabost egunak aprobetxatu.

Bueltan indarrez etor gaitezan danok, azken txanpari gogor ekiteko!


2015-03-24

ANTZERKIAK IKUSTERA GONBIDATUAK GAURKOAN

Gaur, hilak 24, LH 3 eta 4. mailako lau ikasle taldek Sormena ikasgaian prestatutako antzerkiak eskeini dizkigute.



Bazkal ondoren, 15etan, ginasiora joateko gonbidapena jaso genuen. Bertan, lau antzerki ikusi ditugu, lau izenburupean: "Ipuinen herriko erregea", "Printzesa tristea", "Jon ausarta" eta "Erregearen froga".





Antzezle bikainak izan dira oholtza gainean eta lehen zikloko ikasleak primeran pasa dugu, barre algaren artean.

2015-03-23

UDABERRIA HELDU DA!!

Aste Santu aurreko azken astearekin batera udaberria heldu zaigu; baita 2014-2015 ikasturteko hirugarren hiruhilekoaren hasiera.

Eguraldia ikusita, neguan gaudela iruditu arren, udaberrian gaude bai! Ia eguraldi ona heltzen den danok pozten eta ikastolara ere gogotsuago gatoz eta.

Azken astetxo honetan eutsi, bi aste bikain izango ditugu gero atsedena hartzeko eta!!

2015-03-18

"KORRIKA TXIKI" EGUNA

Heldu da eguna, ikastolan "Korrika Txiki" ospatu dugu gaurkoan.

Dorsalak jantzita, ikastola ingurutik bira eman dugu "Tipi-tapa-tipi-tapa KORRIKA" oihuen artean.


Ondoren, guztiok erdiko patioan elkartu garenean, "Eskuetan" abestia abestu eta dantzatu dugu LHko ikasle guztiok. Lehen zikloko irakasle zein ikasleak bertan izan gara, lehen lerroan, aurreko egunetan ikasitakoa guztiokin konpartitzen.
 










Astebukaera honetan hasita, gure herrietatik pasatuko zaigu "Korrika", beraz berriz ere aukera euskararen alde ibilbide zatitxo bat egiteko.

2015-03-13

ZUHAITZ EGUNA 2015

Bihar Zuhaitz Eguna ospatuko dugu ikastolan. 

Bertora hurbiltzen zaretenok dantza eta musika ekitaldi batetaz gozatzeko aukera izango duzue. 

Jaialdiari goizeko 11:00etan emango diogu hasiera. Jaialdi honetan parte hartu ahal izateko, era sinboliko baten sarrera ordaindu beharko da: birziklatzeko materiala (papera, pilak...). 
Honen ordez txarteltxo bat emango zaizue, eta jaialdiaren amaieran txartelaren truke ikasle bakoitzak landara bat jasoko du.



Ohitura denez, zuhaitz bat ere landutuko dugu. Lehen ziklokoen laguntza beharrezkoa izango da.

Ikastolara hurbildu eta goiz bikaina pasatuko dugu!

2015-03-10

LHko NAGUSIEN LAGUNTZAREKIN KOREOGRAFIA IKASTEN

"Korrika Txiki" egunerako dantza prestatzen gabiltza jada.

LHko 5. mailako ikasle talde baten laguntzarekin, jolasorduetan "Eskuetan" abestiaren koreografia ikasten dugu: dantza, zeinu hizkuntza eta euskara nahastuz gozatzeko aukera paregabea.



Astebete geratzen zaigu egun handirako!