2016-05-31

LH 2.maila irteera: Atxondo

Gaur 2.mailako ikasleak irteera eguna izan dugu. Atxondon zehar pasa dugu eguna.

Autobusak Apatan utzi gaitu eta aterri zela aprobetxatuz, bidegorritik Axpera arte joan gara.
Bidean hainbat animali ikusi ditugu: zaldiak, behiak… Naturaren hurbiltasuna eta edertasuna aztergai izan dugu ere.





Behin Axpera helduta, frontoian lekua hartu eta bazkaria jan dugu. Autobusa bila etorri zaigunera arte jolasean ibili gara inguruko txintxaunetan eta plazan. Ondoko baserri baten bisonteak ere ikusi ditugu.





Espero genuena baina eguraldi atseginagoaz gozatzeko aukera izan dugu azkenean. Primerako eguna izan da!

2016-05-13

ROOM 13

Badaroagu hilabete batzuk martxan Room 13n izena eman genuen ikasleak!! Bazkal ondorengo tarteetan gauza bikainak sortzen ditugu.

Hona hemen izandako saioetako argazki batzuk: