2014-06-20

UDAKO OPORRAK!

Ekainak 20, 2013-2014 ikasturteko azken eguna.

Ikaskideak eta irakasleak agurtuta opor luze bezain dibertigarriak pasatzeko gogoz joan gara lehen zikloko ikasleak.


Datorren ikasturtean, lehen mailakoak izan garanak zikloko nagusiak izango gara eta bigarren mailakoak zikloz aldatuko gara. Hala ere, blog ezberdinetan gure ekintzen berri izaten jarraituko dozue.



OPOR BIKAINAK PASA ETA IRAILEAN BERRIZ ELKARTUKO GARA!!


2014-06-09

IKASTOLAKO JAIA 2014

Joan dan zapatuan ospatu genduan ikastolako jaia.

Goizetik hasita, ikasleek musika emanaldia eskaini euskuen.
Bigarren mailako ikasle taldeak, perkuzio orkestako partaide bihurtu ziran "Moita Festa" abestia interpretatuz.




















Ondoren, gynkanan parte hartzeko aukera izan eben.

Bazkal ondorengo izozkia janda, ikasleek prestatutako antzerkiez gozatzeko aukera izan genduan.

Eguraldiak lagunduta, gerturatu ginan guztiok lagunekin egun zoragarria pasatzeko aukera izan genduan!
Kurtsoa bukatzeko geratzen diran bi asteetarako indarrak hartuta etxeratu ginan guztiok.

2014-06-04

IRTEERA IZAN DABE LH 1.MAILAKOAK

Gaur zikloko txikitxoak Sukarrietan izan dira.
Madariaga Dorrea bisitatu eta eguraldi ona aprobetxatuz hondartzan bazkaldu eta arratsaldea pasa dabe.

Bikain ibili dira!