2014-11-19

EMOZIOAK LANTZEN

Oraingoan, bigarren mailako ikasleen Sormeneko saioa dakartzuegu: "Ekintza sozio-emozionalak" egiten gabiltza lehen hiruhilekoan zehar.

Gaurkoan, eguneroko bizitzan azaltzen diren emozioak antzeztea tokatu zaigu. 
Emozioen kartak ahoz behera jaso eta hitzez esan beharrean, tokatu zaigun emozioa antzeztuz, gure bikotea aurkitzea izan da helburu. 
Triste, haserre, damutu, lotsatu... aurpegiak jarriz ibili gara baina benetan poz-pozik egon gara!

Kontatutakoa ondo uler dezazuen, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.


2014-11-10

BLOKE LOGIKOEKIN JOLASEAN

Lehenengo mailako ikasleak Sormeneko saioetan "Erronka matematikoak" egingo ditugu lehen hiruhilekoan zehar.
Orain arte, dominoan eta karta-jokoan aritu gara besteak beste. 

Gaurkoan ordea, bloke logikoekin jolastu gara. Forma, tamainu eta kolore ezberdinetako blokeak erabilita, taldean segida ezberdinak osatzea izan da helburua. Txanda itxaron, taldekideei lagundu, helburua guztion artean lortu... Zein ondo pasatu dugun!

Ikastea, dibertitzea eta sortzea batera gertatu daitezke; sinistu ezean, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.