2015-05-28

2.MAILAKOAK SANTIMAMIÑEN

Aste honetako bigarren irteerarekin gatoz!
Gaur Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleen txanda izan da: Santimamiñera joan gara egun pasa.


Goizean bi taldetan banatuta, koban sartzeko aukera izan dugu. Azalpenak entzun eta gure ondarearen parte den kobazuloa lehen aldiz bisitatu dugu.













Kobaren sarreran dagoen parkean pasa dugu eguna, motxilan eraman ditugun bokadilo eta gozokiak jan eta kideekin jolasean aritu gara.


 
Zelako egun polita igaro dugun!

2015-05-26

1.MAILAKOAK KOSTALDEAN EGUN PASA



Irteera eguna izan dugu gaurkoan lehen mailako ikasleok.

Eguraldia oso ona izan ez den arren, primerako eguna pasatu dugu.


Dorre Madariagan izan gara eta adi-adi ibili gara bertako korridore eta geletan barrena.



Ondoren, eguraldia ikusita Sukarrietara jeitsi beharrean, Busturiko frontoira joan gara.
Frontoian bazkaldu, jolastu, hitz egin... 


Neka-neka eginda bueltatu gara ikastolara. 
Egun dibertigarri bezain interesgarria pasatu dugu!



2015-05-22

ERROPA BILKETA


Ikastolako EKOESKOLA taldeak "Fundación de asistencia a la educación GLORR"entzako www.glorr.org jantzien eta/edo oinetakoen bilketa gauzatuko duenaren mezua jaso dugu gaur. 

Etxean jadanik erabilten ez ditugun arropa eta oinetakoak  bilatu eta nahi izanez gero, maiatzaren 25, 26 edo 27an ikastolara ekarri ahal ditugu lehen zikloko ikasleok ere.


Danon artean zenbat eta erropa gehiago bildu hobeto! 

2015-05-19

ESPERIMENTU ZIENTIFIKOAK

Gaur arratsaldean, Batxilergoko lehen mailako ikasleak etorri dira LH 1.zikloko ikasgelatara esperimentu zientifikoak irakastera.



Taldetan antolatuta, maizena uruna eta ura nahastu, gasez globoak puztu... Esperimentu ezberdinak ulertu eta frogatu ditugu.




Argazkietan ikusi daiteken bezala, primeran pasatu dugu!

2015-05-15

BADUGU BIDEOA IKUSGAI!

Joan den asteazkenean izandako saioan Jose Luis Zumeta eta lehen mailako ikasleak elkarrekin jolasean aritu ziren.

Esan bezala, hemen duzue saio hartako grabazioa:

2015-05-13

ZUMETAREN ARTELANEN ERREPRESENTAZIO PROPIOAK EGIN DITUGU!

Lehen mailako ikasleek, Sormen orduetan "Irten zaitez marratik" izenburupean, euskal margolari ezberdinak ezagutzen gabiltza.

Lehena, Jose Luis Zumeta izan da; eta bere biografia eta obrak ezagutu ondoren, pintzelak hartu eta Zumetaren artelanen ezaugarriez baliatuz gure margolanak egin ditugu binaka.


Abstrakzioa zer den ulertzeaz gain, papelean nola isladatu dezakegun ikasi dugu.
Bikaina izan da, pintzelak margoan buzti eta margolan abstraktuak egitea. 




Asko ikasi eta dibertitu gara saio honetan!!


*Laster izango duzue ikusgai saioaren bideoa blogean.