Eguraldia oso ona izan ez den arren, primerako eguna pasatu dugu.
Dorre Madariagan izan gara eta adi-adi ibili gara bertako korridore eta geletan barrena.
Ondoren, eguraldia ikusita Sukarrietara jeitsi beharrean, Busturiko frontoira joan gara.
Frontoian bazkaldu, jolastu, hitz egin...
Neka-neka eginda bueltatu gara ikastolara.
Egun dibertigarri bezain interesgarria pasatu dugu!