2016-11-28

Jolas azoka 2016!!

Urtero gogotsu itxaroten dogun azoka gaur izan dogu!!

Egun berezia izango zela bagenekien, izan ere, pasadan astean utzitako jolasak gaur erosteko aukera izan dogu. Batzuk argi izan dogu zein jolas erosi, beste batzuk ordea buruahuste handiak izan doguz.

Agenda 21ekoa esan dutenez, gaineontzeko ikasleak azokan erosketak egindakoan jakingo dugu zein izan den aurtengo diru bilketa.


2016-11-20

BIGARREN ESKUKO AZOKA!!

Laster bigarren eskuko azoka izango dogu!!

Jakin dakizuenez, bigarren eskuko azokak urtero arrakasta handia izaten du, eta aurten, ez da gutxiago izango.

Horretarako, danon parte hartzea behar dugu. Astelehen goizean, azaroaren 21ean, Iñaki Malax gimnasioan egongo da agenda 21eko arduradunekin batera, etxean erabiltzen ez dituzuen jolasen zain. Beraiek antolaketaren ardura hartu dute, baina esan bezala, guztion parte hartzea ezinbestekoa da.


Azaroaren 28tik 30ra azokan erosteko aukera izango dugu!!

PLISTA PLASTA!!

Hilebete iada igerilekuan, gero eta azkarragoak gara!!

Bikain gabiz igerilekuan!! Astean behin joaten gara eta gozamen hutsa da. Aintzanek eta Robertok proposatutako ariketekin pilo bat ikasi eta hobetzen dogu. 








Gabonak arte bertan egongo gara txiplisti-txaplasta! 

2016-11-13

ROOM 13!!

Aspalditik zain egon garen Room 13 martxan hasi da!!




























Esan bezala, astion Room 13rekin hasi gara. Aurtengo Room 13ko irakaslea Marina da, eta hasi bezain pronto bakoitzak bere lehen produktua sortu du. 



Pilo bat ume apuntatu gara bertan, eta horren ondorioz, lehenengo zikloan lau talde sortu dira. Hori horrela izanik, talde bakoitzari aste bat egokituko zaio. 




Asteak aurrera joan ahala, argazki gehiago igoten joango gara!! Bitartean, sormena martxan!!!


2016-11-02

ORTURA!!

Gaur ikastolako ortura haziak ereitera joan gara 
Lehenego mailako ikasleak ikastolako ortura joan gara haziak ereitera. Bertan, lorategi bat sortuko dugu, baina noski, haziak lore bihurtzeko denbora asko behar dute, Iñakik esandakoaren arabera, gabonetako opor bueltan emaitzak ikusten hasiko gara.

Irrikitan gagoz ortua lorez beteta ikusteko!!!