Haur Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Haur Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-09

2.eskuko liburuen azoka!

2.eskuko liburuen azokak arrakasta izan du!!

1.247,50€ batu dira danon parte hartzeari esker. Baina gogoratu, oraindik dinamika ez dela amaitu, erosi dogun liburuan honeetariko esaldi bat arukitu ezkero, aurkitzen duen horrek saria daukala: 

“Afrika iparraldeko lurretan urmael paregabe bat zegoen.”

“- txo, txo! – esan zion kamioilari batek buruari eraginez”

Ekin irakurtzeari, ia orrietan zehar kasualitatez esaldiarekin topo egiten dogun!!

2017-04-12

Korrika!!

Korrika txiki ikastolan!

Bi urterik behin Korrika txiki ospatzen dogu ikastolan. Bikain pasatu genuen, korrika egiteaz gain, nagusiek prestatutako hainbat dantza ikusteko aukera ere izan genuen.
 Arratsalde aldera, banderen jolasean parte hartzeaz gain, txokolatea hartu genuen, eguna gozo-gozo bukatzeko.

Hala ere, lehenengo ziklokoek zera gogoratu nahi dogu; egunero bultzatu behar dogula euskera, korrika ospatuta ere, kontuan eduki behar dogu hankek ez dutela hitz egiten, beraz, goazen elkarrekin euskera jardutera


2016-03-04

IKASTOLAKO ORTUAN IZAN GARA

Martitzen eta gaur bitartean Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak ikastolan landatzen hasi berri dugun ortuan izan gara.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek bigarren hiruhilekoan zehar lorontzietan landatu eta zaindu dituzten landareen zainketa guri pasa digute: indabak, idarrak, indabak eta lorea. 
5 urteko ikastalde bakoitzak lehen mailako ikastalde bati eman dio ardura.

Horrez gain, taldeka antolatuta, ortuan letxuga bana landatzeko aukera izan dugu ere: palarekin zuloa egin, letxuga sartu, lurraz estali, lurra zapaldu eta landarea lehen aldiz ureztatu dugu.
Hona hemen esperientziako argazkitxo batzuk ikusgai:


Hemendik aurrera badugu zeregina eta ardura ortuko zatitxo batean!

2016-02-04

SANTA AGEDA ABESTEN HURBILDU DIRA TXIKITXOENAK!

Urteroko ohiturei eutsiz, Haur Hezkuntzako 4 urtekoak Santa Ageda abesten aritu dira ikastolan zehar. 
Zuzendaritzan eta jantokian abestu ondoren, lehen zikloko korridorean izan ditugu.


Datorren urtera arte agurtuz joan dira... 
Eta bitartean ondo portatu daitela gugaz Agate!


2015-12-22

HORRA, HORRA...

Hainbeste itxarondako eguna heldu zaigu azkenean, Olentzero eta Mari Domingi izan dira ikastolan.


  

Goizetik heldu dira traktorean eta guztioi agurtu ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan eman dute goiza. 
Trikitilari eta pandero joleek lagunduta ibili dira hara eta hona.


Lehen zikloko ikasgeletara Mari Domingi hurbildu zaigu, gutunak jaso eta gurekin hizketan aritu da bazkal aurretik.
Jantokian geundela ere, Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu agurtzera: 24 gaba gogorra izango da beraientzat eta dena prestatzera joan behar izan dute.


Egun berezia poztasun eta ilusioz bukatu dugu guztiok!

Beste barik, gabonetako oporrak jatorkuzen honetan, lehenengo zikloko ikasle zein irakasleon partez: 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!

2015-02-11

SANTA AGEDA OSPAKIZUN ATZERATUA

Gaur, goizean zehar etorri zaizkigu Haur Hezkuntzako ikasleak Santa Ageda abestera. 

Joan diren asteko elurteak direla eta Santa Ageda ospakizuna atzeratu egin baita ikastolan. 




Bikain abestu dute eta ondo merezitako gozokiak eman dizkiegu eskertzeko.


Bitartean abestiak dioen bezala: "Ta bitartean ondo portatu daitela gugaz Agate!"HURRENGO URTEAN ERE ZAIN IZANGO GAITUZTE!




2014-12-18

GABONAK BERTAN DITUGUNAREN SEINALE: GABON KANTAK

Urteko azken aurreko ikastola eguna berezia izan da. Kantuan eta kantuak aditzen eman dugu egunaren parte garrantzitsu bat.

Goizean, Orue Zaharren Egoitzan izan gara batzuk. Bertako partaideei gure kantak eskaini diegu. Poz-pozik jaso gaituzte eta asko eskertu dute gure bisita. Urtez urte zain izaten ditugu aitita-amamak.

Arratsaldean, ikastolako Gabon Kanta ekitaldia ospatu dugu. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.mailara arte, gabonetako abestiak izan dira kantugai.
Lehen ziklokook mailaka abestu ditugu bi abesti:

  • Lehen mailako ikasleek "Izartxoa" 

  • Bigarren mailako ikasleek "Gabonak" 




Lotsatuta batzuk, harrotuta besteok; Itsasoren gidaritzapean ikuskizun polita eskaini dugu. Gainontzekoak ere ederto egin dute.


Gabonak hurbil ditugu eta Olentzero ikastolara bidean dago jada...

Egun zoragarria izan da eta biharkoa ez da gutxiago izango!!

2014-02-04

SANTA AGEDA EGUNA

Gaurkoan Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrak etorri jakuz abestera.

Makilak eskuan hartuta eta dotore-dotore jantzita igo dira. Abestu eta bitartean makilagaz kolpeak joten ikuskizun zoragarria eskaini deuskue.

Ikastolatik zehar Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak ere ibili dira kantari. Oruera, Zaharren Egoitzara, hurbildu dira baita.