2014-04-08

IRUDIETATIK IPUINAK SORTZEN


Ikasle txikitxoak diran arren, sormena garatzeko jarduerak egiten oso ondo pasatzen dabe. Muralak, istorioak... sortzen ikustea, gozamena da guztiontzako.

Gaurkoan, ikasle baten istorio laburra konpartitzera goaz. Atxikitutako bi irudietatik abiatuta sortuta:

AUTOBUS MAGIKOA
Bazan behin autobus magiko bat egoan herri baten baina jendeak ez ekian magikoa zala. Bakarrik pertsona batek jakin eban magikoa zala. Pertsona bat autobusera igo zan. Apur bat geroago aspertzen hazi zan, eta mugikorra hartu nahi eban. Baina artaziak eukazan poltsan eta atzamar bat moztu eban. Autobusa konturatu egin zan eta atzamarra berriro bere lekuan ipini eutsan. Pertsona horrek ez eukan lanik, orduan pentsatu eban autobusa zaindu ahal ebala. Eta hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan!





Espero dogu gustokoa izatea.

ASTE BIKAINA IZAN DAIZUELA, OPORRAK BERTAN DAGOZ ETA!