2015-02-27

IKASLE KONPROMETITUAK

"ESAIGUZU INGURUMENAREN ALDE HARTZEN DUZUN KONPROMISOA"

Martxan dago jada lehiaketa. Agenda 21eko gidaritzapean, martxoak 6ra arte astia daukagu lehiaketan parte hartzeko.


Natura zaintzearen aldeko konpromisoa erabaki eta paperean idatzita irakasleari emanez edota mezu elektronikoz imalax@lauaxeta.net helbidera bialduz nahikoa izango da. 


Banan-banan parte hartu behar dugu baina saria gelako guztion araberakoa izango da: konpromiso gehien hartzen dituen ikastaldea izango baita irabazlea.




Hori bai! Hartutako konpromisoa bete beharko dugu!