Gaurkoan, 1.mailako ikasleak txangoan joan gara.
Goizean, ikastolan bazkarirako poltsak hartuta autobusera igo gara.
Bazkal aurretik, Dorre Madariaga bisitatu dugu.
Goiko aldean, teleskopioak erabilita inguruak miatu ditugu eta museo barruan, Urdaibai Parke Naturalean aurki dezakegun animaliak ezagutu ditugu.
Kanpoaldeko txintxaunetan eta laberintoan jolasteko tartetxoa ere izan dugu.
Bisita bukatuta, autobusek Sukarrietara hurbildu gaitue eta paseo txiki bat emanez San Antonio hondartzara arte iritsi gara. Bertan bazkaldu eta nahi adina jolasteko aztia izan dugu.
Dana jaso eta taldeko argazkiak aterata, ikastolara bueltan joan gara.
Egun bikaina gaurkoa!!