2015-04-23

APIRILAK 23: LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irakurketa zaletasuna sustatzeko asmoarekin, 2. eskuko liburu azoka izan dugu gaurkoan ikastolan.

Aurreko egunean ikasleok etxetik ekarritako liburuak ikusi, aukeratu eta erosi ahal izan ditugu.

  

   


Lehen zikloko ikasleak mailaka hurbildu gara azokara. Gure erosketetatik eta Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoek egindako erosketetatik batutako dirua "La otra mirada" GKEri lagundu diogu guztiok.

 


Gogoko ditugun liburu "berriak" ditugu eskuartean, aldi berean Lauaxetatik Mongoliako umeengana arte laguntza heltzea ahalbidetu dugu.