Gaur irteera izan dugu lehen mailakook. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, egun zoragarria igaro dugu.
Kortezubira heldu eta inguruetatik paseoa eman dugu.
Herrira bueltan parkean aritu gara jolasean.
Santimamiñeko kobatako sarreran ere izan gara.
Bazkaltzeko otartekoak jan eta piloa jolastu ondoren, ikastolara buelta egin dugu autobusean.
Egun berezia eta oso dibertigarria izan da gaurkoa! Naturaz gozatu eta asko ikasteko aukera izan dugu!