2016-03-04

IKASTOLAKO ORTUAN IZAN GARA

Martitzen eta gaur bitartean Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak ikastolan landatzen hasi berri dugun ortuan izan gara.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek bigarren hiruhilekoan zehar lorontzietan landatu eta zaindu dituzten landareen zainketa guri pasa digute: indabak, idarrak, indabak eta lorea. 
5 urteko ikastalde bakoitzak lehen mailako ikastalde bati eman dio ardura.

Horrez gain, taldeka antolatuta, ortuan letxuga bana landatzeko aukera izan dugu ere: palarekin zuloa egin, letxuga sartu, lurraz estali, lurra zapaldu eta landarea lehen aldiz ureztatu dugu.
Hona hemen esperientziako argazkitxo batzuk ikusgai:


Hemendik aurrera badugu zeregina eta ardura ortuko zatitxo batean!

2016-03-01

LH 2.MAILAKOEN ESKUTIK... MERKATU PERTSA BATEN ANTZERKIA!

Musikako saioetan eraiki dugu jarraian ikusi dezakezuen antzerkia.
"Merkatu pertsa baten" izenburua duen Ketelbeyen obran oinarritutako antzerkia da hain zuzen ere.

Saioetan zehar prestaketa lanak eginda, hona hemen azken emaitzak ikastaldeka ikusgai:

2.A


2.B


2.C

2016-02-05

INAUTERIAK 2016

Heldu dira inauteriak, neguko eguraldia baino lehen azkenean!
Lanbideak gaipean, nagusitan izan nahi duten horretan pentsatuz lehen zikloko ikasleek mozorro bikainak ekarri dituzte jantzita.








Gure artean izan ditugu: medikuak, futbolariak, suhiltzaileak, irakasleak, obreroak...

Goizean goizetik egun berezia izan den arren, arratsaldean izan dugu jaialdia. Ikasle nagusiagoek prestatutako dantzak ikusi eta ondoren dantzaldia izan dugu.


Nahibeste dantza eginda eta mozorroa soinean, bagoaz lau eguneko asteburuaz gozatzera!

2016-02-04

SANTA AGEDA ABESTEN HURBILDU DIRA TXIKITXOENAK!

Urteroko ohiturei eutsiz, Haur Hezkuntzako 4 urtekoak Santa Ageda abesten aritu dira ikastolan zehar. 
Zuzendaritzan eta jantokian abestu ondoren, lehen zikloko korridorean izan ditugu.


Datorren urtera arte agurtuz joan dira... 
Eta bitartean ondo portatu daitela gugaz Agate!


2016-01-25

BATXILERGOKO IKASLEAK ESPERIMENTUAK AZALTZERA HURBILDU DIRA

Gaurkoan, azken orduan, Batxilergoko 1.mailako ikasle taldetxoak Lehen Zikloko ikasgelatan izan ditugu.

Natur-Zientzietako ikasgaian ikasitako esperimentuak guri azaltzera eta erakustera etorri dira:
  • Elektrizitate estatikoa
  • Oxigenorik gabe itzaltzen den kandela
  • Pipermina xaboitik ihes
  • ...

 




Egiten zihoazen ahala, esperimentuaren pausoak azaldu eta emaitzaren zergatia azaldu digute.

Argazkian ikusten den bezala, primeran pasatu dugu!

2016-01-20

BADUGU INAUTERIETARAKO GAIA!

AURTENGOAN INAUTERIAK GOIZ JATORKUZ!

Otsailak 8 eta 9a izango ditugu Inauterietako jai egun bezala, baina aurretik ikastolan ospatzea dagokigu.

Zertaz mozorratu gaitezke? 
Ziur etxean pentsatzen hasiak zaretela.


Ikastolatik, hurrengo galdera bota diegu gure ikasleei: 
"ZER IZANGO ZARA NAGUSITAN?"





LANBIDEAK gai bezala markatuta, galdera honi erantzuten dion jantzia prestatzeko bi astetxo dugu guztiok: zientzialariak, futbolariak, medikuak, irakasleak... 

BERAZ... DANOK MOZORROAK PENTSATU ETA PRESTATZERA!

2016-01-11

GABON BUELTA: NEGUA HELDU DA!

URTE BERRI ON LEHEN ZIKLOKOEN PARTETIK!!




Gabon epelak pasa ondoren, bueltan gaude guztiok.

Ikastolara bueltarekin batera, neguari dagokion eguraldia ere bertan dugu...


Hiruhileko laburra dugu bigarren hau, beraz, gogotsu hartu dezagun!