2015-12-01

BALOI BAKO EGUNA

Gaurtik aurrera martitzenetako goizeko jolasorduak, baloi bako jolasorduak izango dira lehen zikloko ikasleontzako. 

Euria eginez gero, eguenetara pasatuko da eta eguraldia baretu ezean hurrengo astera itxaron beharko dugu.

Erdiko patioan egoten gara tarte honetan (euria ez bada) eta tokiak berak futbolera jokatzera bultzatzen gaitu, zati handiena futbol kantxak hartzen baitu.


Horregatik, gaurkoan IƱakik eta Aintzanek azaldu diguten bezala, martitzenetan, baloia ikasgelan utzi eta erdiko patioa talde jolasez hornitutako hiru txokotan banatuko da:
  • 1. taldea: indiakak, frisbeak, sokak eta uztaiak.
  • 2. taldea: diaboloak, vortexak, gomak eta boloak.
  • 3. taldea: kartak, txapak, tronpak eta arropak eta izarak.





Jolasordu ezberdina izan da guztiontzako eta beste joku batzuekin gozatzeaz gain, taldeka jolasten ikasteko aukera bikaina izan dugu.

Datorren martitzena heltzeko gogoz, jai eguna dela konturatu gara batzuk... Baina irtenbidea aukitu dugu: Datorren eguena izango da baloi bako eguna berriz ere! 

2015-11-30

2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA

Gaur arratsaldean lehen zikloko ikasleak Bigarren eskuko jostailuen azokan izan gara.

Joan den astean ekarri genituen jostailuen artean, gogoko bat aukeratu eta erosteko tartea izan dugu gaurkoan. 

Ondoren, jasotako diru piloa Gambosera bialduko dela azaldu digute; beraz, guztion ekarpena da baliagarria. 






2015-11-13

1. MAILAKOAK IGERILEKURA DOAZ BAITA ERE!

Aurreko astean 2. mailakoak izan genituen ikusgai. Oraingo honetan, zikloko txikitxoen txanda da.
Gu ere lehen ebaluaketan igerilekuan ematen dugu Soin Hezkuntzako saio bat.

Batzuk ez dakigu igerian eta beste batzuk bai; baina, bakoitzak ahal duen neurrian ikasi eta lurra ukitzen dugun alderdian jolasten gara.

Primeran pasatzen dugu, jarraian datozen argazkieta ikusi daitekeen bezala:






2015-11-11

OSASUNAREN ALDEKO PREBENTZIO-KARTELAK

Lehen mailako ikasleok Natur Zientzietako lehen proeiktutxoaren bukaerara heldu gara. 
Argazkietan ikus daitezken gorputzaren zainketarako prebentzio-kartelak egin ditugu. Horretarako, gorputzaren atalak eta zentzumenak landu ditugu, besteak beste.



Talde lanean kartelak eraiki ditugu eta proiektuan zehar asko ikasi eta dibertitu gara.
Orain guztiontzako ikusgai daude korridorean eskegiak!










2015-11-05

2. MAILAKOAK IGERILEKUAN

Lehen ebaluaketa honetan Soin Hezkuntzan, astean saio batez, igerilekura joaten gara 2. mailako ikasleak.
Bertan, igeri egin eta jolasean aritzen gara, beti aurretik beroketa lanak eginda.

Hemen dituzue saio horietan ateratako hainbat argazki: