2015-12-01

BALOI BAKO EGUNA

Gaurtik aurrera martitzenetako goizeko jolasorduak, baloi bako jolasorduak izango dira lehen zikloko ikasleontzako. 

Euria eginez gero, eguenetara pasatuko da eta eguraldia baretu ezean hurrengo astera itxaron beharko dugu.

Erdiko patioan egoten gara tarte honetan (euria ez bada) eta tokiak berak futbolera jokatzera bultzatzen gaitu, zati handiena futbol kantxak hartzen baitu.


Horregatik, gaurkoan Iñakik eta Aintzanek azaldu diguten bezala, martitzenetan, baloia ikasgelan utzi eta erdiko patioa talde jolasez hornitutako hiru txokotan banatuko da:
  • 1. taldea: indiakak, frisbeak, sokak eta uztaiak.
  • 2. taldea: diaboloak, vortexak, gomak eta boloak.
  • 3. taldea: kartak, txapak, tronpak eta arropak eta izarak.





Jolasordu ezberdina izan da guztiontzako eta beste joku batzuekin gozatzeaz gain, taldeka jolasten ikasteko aukera bikaina izan dugu.

Datorren martitzena heltzeko gogoz, jai eguna dela konturatu gara batzuk... Baina irtenbidea aukitu dugu: Datorren eguena izango da baloi bako eguna berriz ere!