"Far West" gaia da aurtengoa. Beraz, indioak, bakeroak, enterradoreak, barberoak, behiak, zaldiak, presoak, etab. izango doguz lehen zikloko ikasleen artean ere.
Zuek ze mozorro daukazue prest biharko?
MOZORROA JANTZI ETA EGUN BIKAINA IGAROTZEKO INDARTSU ETORRI ZAITEZE!!
Atzo, goizean zehar, lehenenego eta bigarren mailako ikasleek kontu kontalari batek ingelesez kontatutako ipuinekin gozatzeko aukera izan eben.
Dado bat bota eta tokatzen jakon irudian oinarritutako ipuinak kontatu ebazan.
Istorioak aditu eta imaginazioa martxan jartzeaz aparte, ingelesa praktikatzeko aitxaki ere izan zan.
Goizean goizetik ikastolatik bueltaka izan doguz Olentzero eta Mari Domingi!!
Ikasleak irrikaz beterik kalean zain egon ondoren, ikasgeletan bisita izan dabe.
Trikitixa eta pandero hotsez lagunduta gelaz gela pasatzen joan dira: ikasleen eskutitzak jaso, urtearen balorazioa egin, opariak merezi dabezan ala ez eztabaidatu... Emozioz gainezka, une zoragarria izan da guretzako.
Gabon aurreko azken eguna guztiontzako izan da berezia; lagunak agurtuta bagoaz, hamabost egunen bueltan elkartuko gara toki berean.
GABON ZORIONTSUAK PASA ETA URTE BARRI ON GUZTIOI!
Traktorean heldu jakuz Olentzero eta Mari Domingi
Gelatatik ere pasatu dira: gutunak jaso eta ikasgelarako oparitxoak banatzera
Musikako saioetan ikasi eta ikaskideekin entseguak eginda, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleei gure kantak eskeintzeko eguna iritsi da.
Lehen mailako ikasleek "Horra gure Jesusen ametsa" abestia abestu dogu.
Bigarren mailakoek "Gabon gaua heldu da" abestia eskaini deuskue entzuleoi.
Haur Hezkuntzako umetxoak polito aritu dira eta gu baino nagusiagoek abesteaz gain dantza ere egin dabe. Gabon giroa nagusi izan da ikastolan!
Unitate multidiziplinarrarekin lotuta, bigarren zikloko ikasleek euren antzezlanak ikustera gonbidatu gaituzte. Hirugarren mailakoekin, "Jesusen jaiotza" eta "Non dago Olentzero?" izenburupean, bi obra dibertigarriz gozatzeko aukera izan dogu. Laugarren mailako artistak "Olentzeroren gaixotasuna" antzezlana eskeini deuske.
Iaz lehen zikloan egondako ikasleek ere antzezle izan dira. Joan dan ikasturteko antzerkia ikusita (jarraian ikusgai) aurtengoa nolakoa izan dan imaginatu ahal dogu... BIKAIN PASA DOGU!!
"EUSKEREA GEURE EREA" lelopean ospatu dogu ikastolan Euskararen Eguna.
Goizean goizetik hasi dira ikastolako txikitxoenak Euskara Batzordeko ikasleek antolatutako ekintzetan parte hartzen.
Gure txanda bazkaldu ondoren izan da. Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean, urtero lez, "Behin betiko" abestia abestu eta ordu betez ibili gara jolas ezberdinetan parte hartzean.