2015-01-07

AMAITU DIRA GABONAK!


Oporretatik bueltan gaude Lauaxeta Ikastolako ikasle eta langileak. Gabonetako zuhaitza itzalita eta apaingarriak kentzeko eguna...


Lagunekin egoteko gogoz egon gara eta goizean gabonetan egindakoa kontatzeko astia izan dugu: Olentzerok ekarritako opariak, familiarekin egonaldiak... Bikain pasatu ditugun oporrak besteekin konpartitzen ere asko dibertitu gara.






Udazkenean hartu genituen oporrak eta neguan gatoz bueltan, gaurko eguraldia bikaina izan arren.
Astelehen itxura izan duen eguaztena joan zaigu eta ikasleak badoaz etxera, ikasturteko errutinan berriz ere murgilduta.



Bigarren hiruhileko honetako berriak zuekin konpartitzen jarraituko dugu baita!!