2014-09-09

2014-2015 IKASTURTEA MARTXAN DUGU!

Oporraldia bukatuta, ikasleak bueltan gaude ikastolan. Lehen ziklora ikasle berriak etorri zaizkigu: Haur Hezkuntzako bost urteko gelatatik igo direnak eta beste ikastetxe batzuetatik gurera etorri direnak baita.



Lehen egunean elkar ezagutu, udan egindakoa partekatu eta denbora luzez jolasteko aukera izan dugu.

Bazkalduta eta pozik joan dira etxera bueltan. Orain etxekoekin lehen egunean bizitakoa konpartitzera doaz! Gozatu arratsaldeaz!