2017-02-05

Santa Ageda kantuan!!

Haur Hezkuntzako ikasleak Santa Ageda kantuan etorri jakuz!

Barikuan, otsailaren 3an, Haur Hezkuntzako ikasleak Santa Ageda kantuan etorri jakuz. Baserritarrez jantzita eta egurrezko makilarekin bikain abestu dute. 

Guri oritzapen politak etorri jakuz, izan ere, orain ez dela denbora asko, gu ginen Lehen Hezkuntzara katuan igoten ginenak. Aurten, beraiek kantuan etorri arren, gu ere gustura ibili gara beraiei abesten laguntzen




.

2017-01-27

Zientzia erakusketa!!

Batxilerrekoen esperimentuen erakusketa!!

Atzo batxilerreko ikasle talde batzuk lehenengo ziklora etorri ziran beraiek ikertutako esperimentuak egin eta azaltzera.

Esperimentuak ikusgarriak izan ziran, eta gainera, guk ere parte hartu gendun horiek egiterakoan. Hona hemen atzoko argazki batzuk:





2016-12-24

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan!!

Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria!!

Poz-pozik eta ilusioz beterik ibili gara Gabon aurretiko azken egunean. Olentzero eta Mari Domingi izan ditugu eta gelan landu eta idatzitako eskutitzak eman dizkiegu.

Urtean zehar ondo portatu gara, ia eskatutako opari eta zoriona ekartzen digun gure Olentzero maiteak!





2016-12-22

Kantuz kantu!!

Kanta-kantari ibili gara!!

Gaur aspalditik entseguan gabizan gabon kantak kantatzea egokitu zaigu. Goizean, Orueko egoitzara joan gara, urtero lez bertakoei gure kantuak eskaintzera.

Arratsaldean ordea, gimnasioan gabon kanten jaialdia ospatu dogu. Bertan,  Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteak Lehen Hezkuntza osoarekin batera elkar kantuak erakusten ibili gara.

Hona hemen egunean zehar bildu ditugun argazkiak:









2016-12-18

Gabon kantak!!

Gabonei hasiera eman diegu!!

Gaurko egunean, abenduaren 18an, domeka, gabonei hasiera eman diegula esan genezake. Izan ere, koroko ikasleek, durangaldeko ikasle bolondresekin batera, Durangon bertan ospatzen den Gabon kantak ekitaldian parte hartu dute. 






Giro paregabea bizi izan dugu eta hasiera ezinhobea izan da datozan garaietako kantak entzun eta abesteko!!

2016-12-06

Euskararen eguna!!!

Zoragarri joan zen Euskararen eguna!!

Euskararen eguna bikain ospatu gendun lagun artean. Hainbat ekintza prestatu zuten Euskara batzordekoek. Eguraldia lagun izanda, primeran aritu ginen jolas eta dinamika desberdinetan parte hartzen.

Hala ere, gogoratu, urteko egun guztiak direla Euskararenak!!








2016-11-28

Jolas azoka 2016!!

Urtero gogotsu itxaroten dogun azoka gaur izan dogu!!

Egun berezia izango zela bagenekien, izan ere, pasadan astean utzitako jolasak gaur erosteko aukera izan dogu. Batzuk argi izan dogu zein jolas erosi, beste batzuk ordea buruahuste handiak izan doguz.

Agenda 21ekoa esan dutenez, gaineontzeko ikasleak azokan erosketak egindakoan jakingo dugu zein izan den aurtengo diru bilketa.