Batxilerrekoen esperimentuen erakusketa!!
2017-01-27
2016-12-24
2016-12-22
Kantuz kantu!!
Kanta-kantari ibili gara!!
Gaur aspalditik entseguan gabizan gabon kantak kantatzea egokitu zaigu. Goizean, Orueko egoitzara joan gara, urtero lez bertakoei gure kantuak eskaintzera.
Arratsaldean ordea, gimnasioan gabon kanten jaialdia ospatu dogu. Bertan, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteak Lehen Hezkuntza osoarekin batera elkar kantuak erakusten ibili gara.
Hona hemen egunean zehar bildu ditugun argazkiak:
2016-12-18
Gabon kantak!!
Gabonei hasiera eman diegu!!
Gaurko egunean, abenduaren 18an, domeka, gabonei hasiera eman diegula esan genezake. Izan ere, koroko ikasleek, durangaldeko ikasle bolondresekin batera, Durangon bertan ospatzen den Gabon kantak ekitaldian parte hartu dute.
Giro paregabea bizi izan dugu eta hasiera ezinhobea izan da datozan garaietako kantak entzun eta abesteko!!
2016-12-06
2016-11-28
Jolas azoka 2016!!
Urtero gogotsu itxaroten dogun azoka gaur izan dogu!!
Egun berezia izango zela bagenekien, izan ere, pasadan astean utzitako jolasak gaur erosteko aukera izan dogu. Batzuk argi izan dogu zein jolas erosi, beste batzuk ordea buruahuste handiak izan doguz.
Agenda 21ekoa esan dutenez, gaineontzeko ikasleak azokan erosketak egindakoan jakingo dugu zein izan den aurtengo diru bilketa.
Etiquetas:
1.A,
1.B,
1.C,
1.maila,
2.A,
2.B,
2.C,
2.eskuko jostailu azoka,
Agenda 21,
Lauaxeta Ikastola
2016-11-20
BIGARREN ESKUKO AZOKA!!
Laster bigarren eskuko azoka izango dogu!!
Jakin dakizuenez, bigarren eskuko azokak urtero arrakasta handia izaten du, eta aurten, ez da gutxiago izango.
Horretarako, danon parte hartzea behar dugu. Astelehen goizean, azaroaren 21ean, IƱaki Malax gimnasioan egongo da agenda 21eko arduradunekin batera, etxean erabiltzen ez dituzuen jolasen zain. Beraiek antolaketaren ardura hartu dute, baina esan bezala, guztion parte hartzea ezinbestekoa da.
Azaroaren 28tik 30ra azokan erosteko aukera izango dugu!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





