2015-10-30

GORPUTZAREN EZAGUERA

Lehenengo mailako ikasleok zientziak proiektuka lantzen hasi berri gara. 

Lehen gaia GORPUTZA izan da eta hona hemen gaiaren garapenean ikasi ditugun abestiak B taldeko ikasleen partetik:

2015-10-21

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Astelehenean hasi eta eguaztenera arte, Lehen Hezkuntzako ikasleok Kontsumobidek eskainitako tailerretan parte hartu dugu.

Gelaka ordu beteko saioak izan ditugu, maila bakoitzean kontsumo arduratsuarekin erlazionatutako gai bat landuz.

Lehen mailako ikasleok "Ura: kontsumoa eta aurreztea" tailerra izan dugu. Bertan, uraren presentzia munduan, uraren egoera aldaketak, etab. azaldu dizkigute. 
Azken finean, eskura dugun ur geza urria dela eta zaindu eta ondo erabili behar dugula ikasi dugu.




Bigarren mailako ikasleok ordea, "Litxarreriak" gaiaren inguruko tailerra izan dugu.





2015-10-06

BAZKAL OSTEKO KOROA!

Gaur hasi gara lehen zikloko ikasleok bazkal osteko koro saioekin!

Talde polit bat bildu gara eta Itsasoren gidaritzapean primeran pasatu dugu abesten eta dantzan. 






Datorren asteko saioaren zain gaude jada...


2015-10-01

GU GARA LEHEN ZIKLOA OSATZEN DUGUNAK!

BADITUGU JADA AURTENGO ARGAZKIAK.

Joan den urtean lehenengo mailan izan ginenok, ikasle zein tutoreak, aurten bigarren mailan gaude; eta Haur Hezkuntzatik hiru ikastalde igo gara lehenengo mailara.

Jarraian ditugu ikusgai aurtengo taldeen argazkiak:

1. A



















1. B



















1. C



















2. A



















2. B



















2. C


2015-09-23

UDAZKENA HELDU ZAIGU!


ALDATU DIZKIOGU HOSTOAK GURE ZUHAITZARI!


Gaur goizeko 10etan udazkena hasi da ikastolan ere. Garaian garaiko eguraldi ilunarekin eman diogu hasiera.

Patio orduan barruan izan gara, ia udazkenean egon arren eguzkiak kanpora irtetzeko aukerak ematen dizkigun hurrengo egunetan...


2015-09-15

AURTEN ERE BERTAN GAUDE GU!

IAZ LEHEN MAILAN ETA AURTEN BIGARREN MAILAN GAUDE!

Udako oporrak pasata ikasgela berean bada ere, bigarren mailako ikasleak gara jada. Tutore berdinen gidaritzapean borobilduko dugu lehen zikloa.

Hona hemen blog honetako partaide beteranoen iazko argazkiak:

2. MAILA A



























2. MAILA B



























2. MAILA C



























ASKO ALDATU AL GARA?

LASTER IZANGO DITUGU AURTENGO ARGAZKIAK ESKURA!! 

2015-09-08

HELDU ZAIGU IKASTURTE BERRIA!!

KONTURATU ORDUKO HEMEN DUGU 2015-2016 IKASTURTEA!

Opor bikainak pasata bueltatu gara guztiok.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara ikasle berriak etorri zaizkigu eta lehen egunean urduritasuna eta poza nahastean izan ditugu korridoreetan.

Ikasturtea hasi berri denbora piloa dugu aurretik, etapa berrira egokitu edota iazko gela berean ikasten eta gozatzen jarraitzeko.


FAMILI, IKASLE ZEIN IRAKASLEOK EKIN DIEZAIOGUN INDARREZ JATORKUN IKASTURTEARI!