2014-12-01

2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA

Joan diren asteetan etxetik ekarritako jostailuekin batera, gure kideek eta ikastolako gainontzeko ikasleek ekarritako jostailuak aurkitu ditugu azokan.

Bakoitzak bere 2 euroak eskuan hartuta, jostailua aukeratzeko denbora tartea izan dugu. Ez da lan makala izan!






Hainbeste jostailuren artean bat aukeratu eta poz-pozik irten gara azokatik. Norbere ekarpena eginda, jostailu berria besapean hartuta.

 



Keinu txiki batez eman dezakegun laguntza ulertzea da azoka honetako mezu ezkutua!! 
Hurrengo urteko azokaren zain izango gara...

2014-11-19

EMOZIOAK LANTZEN

Oraingoan, bigarren mailako ikasleen Sormeneko saioa dakartzuegu: "Ekintza sozio-emozionalak" egiten gabiltza lehen hiruhilekoan zehar.

Gaurkoan, eguneroko bizitzan azaltzen diren emozioak antzeztea tokatu zaigu. 
Emozioen kartak ahoz behera jaso eta hitzez esan beharrean, tokatu zaigun emozioa antzeztuz, gure bikotea aurkitzea izan da helburu. 
Triste, haserre, damutu, lotsatu... aurpegiak jarriz ibili gara baina benetan poz-pozik egon gara!

Kontatutakoa ondo uler dezazuen, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.


2014-11-10

BLOKE LOGIKOEKIN JOLASEAN

Lehenengo mailako ikasleak Sormeneko saioetan "Erronka matematikoak" egingo ditugu lehen hiruhilekoan zehar.
Orain arte, dominoan eta karta-jokoan aritu gara besteak beste. 

Gaurkoan ordea, bloke logikoekin jolastu gara. Forma, tamainu eta kolore ezberdinetako blokeak erabilita, taldean segida ezberdinak osatzea izan da helburua. Txanda itxaron, taldekideei lagundu, helburua guztion artean lortu... Zein ondo pasatu dugun!

Ikastea, dibertitzea eta sortzea batera gertatu daitezke; sinistu ezean, jarraian daukazuen bideoaz gozatzera gonbidatzen zaituegu.


2014-10-27

DENBOREN MAKINEN ERAKUSKETA

Gaur, pasadan egunetan lehen zikloko ikasleok egin ditugun makinak erakusgai jarri ditugu, Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuan.

Gainontzeko ikasle eta irakasleek gure lanez gozatu eta gure bidaiaren hasieraren berri izan dezaten.





Gu prest gaude! Bazatoze gurekin?



2014-10-24

DENBORAREN MAKINAK ERAIKITZEN GABILTZA...

Lehen zikloko ikasleok, taldeka, denboraren makinak eraiki ditugu etxetik ekarritako material berziklagarriarekin. Primeran pasatu dugu.

Behin makinak eraikita, prest gaude denboran atzera joan eta erlijioarekin lotura duten hainbat pasarte ezagutu eta aztertzeko.

       


                       
 

 

 


3, 2, 1, 0... BIDAIA HASTERA DOA!

2014-10-17

IGERILEKURA GOAZ

Lehen hiruhilabeteko honetan, lehen zikloko ikasleak astean behin igerilekura joaten gara.
Bertan jolas ezberdinak egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu gelako kideekin.

Batzuk igerian dakigu eta beste batzuk orain ikasten gabiltza, baina berdin da, ondo pasatzeko gogoz gaude guztiok!






2014-10-03

EGUZKI EGUNAK APROBETXATZEN DITUGU


Udazkena izan arren, egun eguzkitsuak izan ditugu azken astean.
Lehen zikloko ikasle eta irakasleek eguraldia topera aprobetxatu dugu.


Atzo arratsaldean, irteeran joan ginen Ikastolako inguruetara.
Gainera, astebete gehiago jolasorduko tartea kanpoko jolastokian igaro dugu.

 





Ez dakigu noiz arte iraungo duen, baina eguzkia dagoen bitartean goazen eguraldiaz gozatzera!