Gaur 2.mailako ikasleak irteera eguna izan
dugu. Atxondon zehar pasa dugu eguna.
Autobusak Apatan utzi gaitu eta aterri
zela aprobetxatuz, bidegorritik Axpera arte joan gara.
Bidean hainbat animali ikusi ditugu:
zaldiak, behiak… Naturaren hurbiltasuna eta edertasuna aztergai izan dugu ere.
Behin Axpera helduta, frontoian lekua
hartu eta bazkaria jan dugu. Autobusa bila etorri zaigunera arte jolasean ibili
gara inguruko txintxaunetan eta plazan. Ondoko baserri baten bisonteak ere
ikusi ditugu.
Espero genuena baina eguraldi atseginagoaz
gozatzeko aukera izan dugu azkenean. Primerako eguna izan da!