2016-09-08

HASI DA 2016-2017 IKASTURTEA

Gaur eman diogu hasiera 16/17 ikasturteari ikastolan.
Lehen zikloko ikasleok sorpresa bikaina izan dugu zain: gela berriak ditugu eta korridorean liburutegia baita.

Haur Hezkuntzatik igo garenok eraikin berriarekin topo egin dugu. Baina batez ere 2.mailara pasa garenok harrituta gelditu gara; iazko gure gela zena espero genuen...

    



     

Irakasle berriak ezagutu, lagunekin batu, oporretan egindakoak konpartitu... Goiza segidan joan zaigu!
Bazkal ondoren autobusak zain izan ditugu.

Biharko eguna heltzeko desiatzen bagoaz etxera lehen egun honetan bizitako kontatzera!