2015-12-22

HORRA, HORRA...

Hainbeste itxarondako eguna heldu zaigu azkenean, Olentzero eta Mari Domingi izan dira ikastolan.


  

Goizetik heldu dira traktorean eta guztioi agurtu ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan eman dute goiza. 
Trikitilari eta pandero joleek lagunduta ibili dira hara eta hona.


Lehen zikloko ikasgeletara Mari Domingi hurbildu zaigu, gutunak jaso eta gurekin hizketan aritu da bazkal aurretik.
Jantokian geundela ere, Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu agurtzera: 24 gaba gogorra izango da beraientzat eta dena prestatzera joan behar izan dute.


Egun berezia poztasun eta ilusioz bukatu dugu guztiok!

Beste barik, gabonetako oporrak jatorkuzen honetan, lehenengo zikloko ikasle zein irakasleon partez: 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!

2015-12-21

GABON KANTAK 2015

Gaur, Abenduak 21, gabon oporrak ate joka ditugu!

Ohitura den bezala, ikasturteko azken aurreko egunean Gabon Kanta jaialdia ospatu dugu gaurkoan.



Lehen Hezkuntzako txikitxoenak mailaka abesti bana abestu ditugu. 
Lehenengo mailakoek "Mendialdetik dator" abestia prestatu dugu eta bigarren mailakoek "Kanta maitasunari".



Jarraian datorren bideoan dituzue bi abestiak ikusgai:


2015-12-14

GABON GIROAN MURGILTZEN HASIAK

Gabonetako oporrak hartzeko aste eta pikuren faltan, ikastolan prest gaude.

Apaindu ditugu ikasgelak, korridoreak... Batzuk Euskara Egunerako ere gabonetako zuhaitza gelan izan genuen.




Azken astea bizkor pasa daitela espero dugu guztiok, Olentzero ikastolara bidean izango da jada eta!

2015-12-11

ANIMALIEN LANKETA

Lehen mailako ikasleok Natur Zientzietan, loro galduarentzako bizitokia aurkitu behar izan dugu. 

Horretarako, animali mota ezberdinak ezagutu behar izan ditugu lehenago. 








Ezagutza hori taldeka egin ditugun muraletan islatu ondoren, bizitoki aproposenaren maketak egiteko unea heldu zaigu.

Gelako loroarentzako bizitoki bikainak eraikiko ditugu!

2015-12-03

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

Urtero legez Abendua hasi bezain pronto Euskararen Eguna heldu zaigu!

Lehen zikloko ikasleok bazkal ondoren gehitu gara jaira. 

Euskara Batzordeko ikasleei prestatu diguten jaiagatik eskerrak emateko, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin batera "Behin betiko" abestu ondoren, ordu betez jolasean aritu gara.



Aulkien jolasa, boloak, sokatira, punteria... Euskara Batzordeko ikasle nagusien gidaritzapean, joku bikainetan aritu gara! Aurpegia ere margotu digute!





Primeran pasatu dugu eta mezua argi dugu: 
EUSKERAK EZ DU EZ AMA EZ AITARIK, GUK ZAINDU BEHARKO!

2015-12-01

BALOI BAKO EGUNA

Gaurtik aurrera martitzenetako goizeko jolasorduak, baloi bako jolasorduak izango dira lehen zikloko ikasleontzako. 

Euria eginez gero, eguenetara pasatuko da eta eguraldia baretu ezean hurrengo astera itxaron beharko dugu.

Erdiko patioan egoten gara tarte honetan (euria ez bada) eta tokiak berak futbolera jokatzera bultzatzen gaitu, zati handiena futbol kantxak hartzen baitu.


Horregatik, gaurkoan IƱakik eta Aintzanek azaldu diguten bezala, martitzenetan, baloia ikasgelan utzi eta erdiko patioa talde jolasez hornitutako hiru txokotan banatuko da:
  • 1. taldea: indiakak, frisbeak, sokak eta uztaiak.
  • 2. taldea: diaboloak, vortexak, gomak eta boloak.
  • 3. taldea: kartak, txapak, tronpak eta arropak eta izarak.





Jolasordu ezberdina izan da guztiontzako eta beste joku batzuekin gozatzeaz gain, taldeka jolasten ikasteko aukera bikaina izan dugu.

Datorren martitzena heltzeko gogoz, jai eguna dela konturatu gara batzuk... Baina irtenbidea aukitu dugu: Datorren eguena izango da baloi bako eguna berriz ere!