2015-04-27

MUSIKAKO KLASEETAN...

2. mailako ikasleak perkusioarekin trebatzen ari gara. 

Jarraian duzue ikusgai taldeka egindako A. Ketelbey-en "Merkatu Persa baten" obraren errepresentazioa.

LH 2. A


LH 2. B


LH 2. C


2015-04-23

APIRILAK 23: LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irakurketa zaletasuna sustatzeko asmoarekin, 2. eskuko liburu azoka izan dugu gaurkoan ikastolan.

Aurreko egunean ikasleok etxetik ekarritako liburuak ikusi, aukeratu eta erosi ahal izan ditugu.

  

   


Lehen zikloko ikasleak mailaka hurbildu gara azokara. Gure erosketetatik eta Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoek egindako erosketetatik batutako dirua "La otra mirada" GKEri lagundu diogu guztiok.

 


Gogoko ditugun liburu "berriak" ditugu eskuartean, aldi berean Lauaxetatik Mongoliako umeengana arte laguntza heltzea ahalbidetu dugu.  

2015-04-21

LEHEN MAILAKOAK KORTEZUBIN EGON GARA

 



Gaur irteera izan dugu lehen mailakook. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, egun zoragarria igaro dugu.


Kortezubira heldu eta inguruetatik paseoa eman dugu. 
Tipi-tapa, tipi-tapa, oinez aritu ondoren, hainbat animali ikusteko aukera izan dugu.

Herrira bueltan parkean aritu gara jolasean.
Santimami├▒eko kobatako sarreran ere izan gara.
 
















Bazkaltzeko otartekoak jan eta piloa jolastu ondoren, ikastolara buelta egin dugu autobusean.





Egun berezia eta oso dibertigarria izan da gaurkoa! Naturaz gozatu eta asko ikasteko aukera izan dugu!

2015-04-13

AZKEN TXANPA

Aste Santuko oporrak bukatu zaizkigu baina konturatu orduko udakoak helduko dira.


Azken txanparako indarrak hartuta etorri gara lehen zikloko ikasleak. Lagunekin berriz elkartu, oporretan egindakoak kontatu, etab.

Eguraldi ona dagoela eta, poz-pozik eta gustora egin dugu ikastolara buelta!