2017-12-01

Euskararen Eguna 2017

Euskararen Eguna ospatu dugu gaur Lauaxeta Ikastolan!!

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, giro ederra izan dugu eta primeran pasatu dugu! Euskara batzordeko kideek euskararen aldeko hitz batzuk eskeini ostean, "Behin betiko" abestia abestu dugu eta Euskal Herriko joko eta jolas tradizionaletara ere jolastu gara!

Euskararen Eguna gaur ospatu arren, hurrengo hau gogoratu behar dugu:

EUSKARAZ 365 EGUN